
GAIZKA TELLITU EZAGUTZEN
GAIZKA TELLITU rzagutuko dugu gaur, Mikeldi La Peña-ko jokalaria Euskadiko Lehenego Mailako taldean, lan gogorra egiten du partida bakoitzean bere kideak lagunduz eta arerioak izorratuz. Hola hemen, Gaizka ezagutzeko erabili ditugun galderak, bertaz pixkat gehiago jakin dezagun:
-
Izen Abizenak: Gaizka Tellitu Zabala
-
Jaiotze lekua: Bilbo
-
Adina: 19
-
Zure gaur egungo taldea: Mikeldi-La Peña
-
Ze posiziotan jolasten duzu? Eskolta
-
Saskiratzea edo asistentzia? Saskiratzea
-
Zein da zure jokaldirik gogokoena? Pick & Roll
-
Zein da zure entrenatzailerik gogokoena? Ez dut gogokoenik

-
Zein da zure talderik gogokoena? Baskonia
-
ACB edo bertoko ligak? ACB
-
Zelan hasi zinen saskibaloian? Ikastolako taldean
-
Zure Saskibaloiko oroimenik onena Euskadiko Selekzioarekin Espainiako 3. gelditu ginenean
-
Zure Saskibaloiko oroimenik txarrena Juniorreko bigarren urtean Easoren kontra galdutako ligako azken partidua, final four-etik kanpo geratuz
-
Zer suposatzen du Saskibaloia zuretzat? Kirol bat baino gehiago

-
Saskibaloia ez den kirol bat Futbola
-
Partiduen aurreko mania bat Siesta botatzea gustatzen zait
-
Partidua baino lehenago entzuteko kanta bat Requiem for a dream, saskibaloiko bideo batekin
-
Gustoko janari bat Piña da gustokoen dudan janaria
-
Abesle edo musika talde bat Ez dut gogokoen bat
-
Gustokoen daukazun pelikula edo telesaioa 300
-
TB edo pelikulako zein pertsonaiarekin identifikatzen zara? Leonidas
-
Liburu bat Un puente sobre el Drina
-
Hiri bat Bilbo
-
Herrialde bat Euskal Herria
-
Desio bat Saskibaloiaz gozatzen jarraitzea urte askoz





