top of page

MILESKER ZONABIZKAINA PROIEKTUA HANDIAGO IZATEN LAGUNTZEAGATIK

LANDER GOIKOETXEA APIRILAK 2013

Lerro hauek erabili nahi ditut proiektu honen zergatia eta nola egiten hari garen azaltzeko. Baina baita ZONABIZKAINA web

horrian sartu zareten eta animozko hitzak eman diguzuen guztioi eskerrak emateko baita. 



Orain dela hilabete batzu, Kepa eta neu batu egin ginen, nire aldetik, Durangon.com web horrian Tabirakoko kronikak egiten nituen, eta Kepak bere aldetik Blog bat hasi nahi zuen beran ideaiak eta iritziak idazteko. Orduan erabaki genuen bien artean web hau eraikitzea, eta hemen gure desio eta ametsak egi bihurtzea. Egia da lehenego batean oso urruti iruditzen zitzaigula web-aren jaiotze data baina azkenean lortu genuen. 2013ko Martxoak 28an ZONABIZKAINA jaio egin zen, ez dugu data hori errez ahaztuko. Baina proiektu hau errealitate bihurtu genuenean ez genekien zer etorriko zitzaigun ganera. Aste Santu barruan argitaratu gendun baina ala ere gure gogoetak aurrera zihoaten, eguneko 20-30 sarrera geneuzkan web-ean, guretzat nahiko ziren, gehienez 50 sarrera espero genituen egunero, hori zen gure helmuga.  Aste Santua amaitu eta orduan ikaragarrizko suspertzea izan zuen ZONABIZKAINA-k gure helmugak eta desioak guztiz txikitu ziren, baina ez txarrerako, guztiz honerako baizik. Gaurko egunean ehun baino gehiagoko sarrera kopurua daukagu eta horregatik zeuri, lerro hauek irakurtzen hari zaren horri eskerrak eman nahi dizkizugu, zeren zu gabe ez gendun lortuko, zu gabe ezingo genituen proiektu honek behar dituen indar guztiak lortuko. MILESKER, ESKERRIK ASKO BENETAN. 



​Argi utzi nahi dut, ZONABIZKAINA sortu dugun eta bertan idazten dugunak, ez garela kazetariak, are gitxiago kazetari profesionalak. Web honetan gure dirua, denbora eta ahaleginak jartzen ditugu zuei, Bizkaiko Saskibaloiearen jarraitzaleei, beraien lurraldeko taldeen egunerokoak eman ahal izateko. Baina hau guztiz humore onez eta egundoko energiarekin egiten dugu zeren zuen berrespena lortzen hari gara, edo gutxienez hori ulertzen hari gara geu. 



Baita esan nahiko nuke, egia dela orain harteko albiste guztiak gazteleraz idatzi ditugula, hori ere egin beharreko gauzetan daukagu. Baina lortuko dugu, ez bakarrik saskibaloiaz hitzegitea eta berri ematea, baizik eta gure lurraldean diren bi hizkuntz ofizialean ematea. Hona hemen lehenego adibidea. 



Beste alde batetik, guri laguntzen hari diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, batzuen artikuluak oraindik ez ditugu argitaratu baina eskertzen diegu beren denbora eta artikuluak. Hurrengoko egunetan kolaboratzaile berrien idatziak aurkeztuko dizkizuegu Web horri honetan, zuentzat interesgarriak izateko asmoarekin. 



Azkenik eskerrak eman nahi dizkiet gure artikuluak irakurtzen dituztenei eta gure akatsak aurkitzen dituztenei, zeren lehen esan bezela ez gara kazetariak eta hutsegiteak izan ditzakegu. Horregatik, noizbait horrelako guztiz egia edo, txarto idatzi dugun zerbait aurkitzen baduzue guri jakinarazi mesedez, ez daukagu inongo arazorik gure akatsak baieztatzeko.



Esan bezela:

MILESKER ZONABIZKAINA HANDIAGO EGITEN HARI ZARETEN GUZTIOI



 

bottom of page